XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. Udal bakoitzean, gurasoek erabaki dezatela zer behar den, irakaskintza laikoa ala kongregaziotarra.
2. Familia behartsuek ordain-agiri batez kitatuko dute edozein ikastetxeko zorra; eta agiri hori udaletxearen kontra ordaingarri izango da.
Jules Simonek ez zuen onetsi Batzordearen idarokizuna sujerentzia, eta bere horretan hil zen asmoa.
1871-79 urteetako eztabaidarik jakingarriena 1874-75etakoa da.
Elizari ez zaio atsegin Estaduak beretzat gorde duen Unibertsidade-monopolioa; hor ere Estaduaren lehiakide izan nahi du: elizgizonek printzipioen izenean eskatzen dute askatasuna; laikozaleek, berriz Elizaren eskutan jaioko litzakeen askatasun-monopolioaren kontra ekiten dute
Eztabaidarik gogorrena titulu emateari buruzkoa gertatzen da: nork emango die Unibertsidade libreetakoei beren titulua.
Ferryk dioenez ez daiteke Estaduaren burujabetasunezko eskubide hori inoren eskutan laga.
Eskuindarrek, ordea, deretxo horixe eskatzen dute, askatasuna guzizkoa izan dadin.
1875-uztaila-12an afrogatzen da Legea: (...).